Astobelarra argitaletxeak bere 20 urteak ospatü dütü

2006an Laurent Caudinek züan alkartearen sortzea builtazi. 2014tik agitü ez zena, aurten 6 libürü argitaratüko dütüe. Halere kanbiamen ikusten düe püblikoaren aldetik : krisia izanik libürüen erostea luxu bat bilakatü da.

Astobelarra argitaletxeak bere 20 urteak ospatü dütü
Astobelarreko alkartekoak. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/09/30 11:05

Izadia (natura) eta gizartea ildo editorial gisa hartü züan Astobelarra argitaletxeak eta geroztik berezitü da oraiko idazle berrien eleberrien argitaratzean. Haurrentako libürüen proposatzea deliberatü züan ere düala 4 urte.

Astebürü hontan Astobelarraren 20 urteak ospatzen balin baziren, Etienne Boyerek berriki bere 7.eleberriaren argitaratzea ospatü dü.

Hontan « Mauvais berger » « l’infection » edo orano « les routes crepuscules »ko pertsonajeak arratzamaiten ahalko dütützüe historia fantastiko batetan. Erosgei da Tandem libürütegian Maulen eta Lespyenean. Mauleko merkatüan ere atzamaiten ahalko düzüe.

Interesgarri izanen zaizu