Atharratze betiko terminus bat izanen dea?

Ekonomien egiteko, aparkatzeko gaitz beita edo otobüs zionea goratü beita, geroago eta jente haborok erabilten dütüe garraio püblikoak.

Atharratze betiko terminus bat izanen dea?
Maite Pitrau Atharratzeko aüzapeza. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2025/08/12 10:28

Üztailan hasirik Irati eta Garazi arte joaiten den otobüs bat partitü baldin bada, urtean zehar Atarratzera heltzen dira otobüsak eta ezin da hürrünago joan.
Horrentako, Lanne eta Atarratzeko aüzapezak bildü dira garraio sindikata desbardinekilan (Bearn gaineko sindikata, eta Eüskal Hirigune Alkargokoa). Eta otobüs baten ezartea Ereta arte pentsatzen düe. Hantik beita beste otobüs bat Olue arte heltzen dena.
Jakiteko beharra badenez inkesta bat abiatu düe ordüan, agorrilan otobüs erabilzaleen arrapostüak biltzea espero düe.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu