Atelier berriak badirate Andereen üztak alkarteko merkatüan

Sandra Luku, Katie Bourget, Fanny Dalabeta Luku eta Maider Uthurry Davantek pastoral ondotik üken züen ideia batetarik abiatü zen « Andereen üztak » xedea Ürrüstoin.

Atelier berriak badirate Andereen üztak alkarteko merkatüan
Andereen üztak alkarteko kideak Ürrüstoiko plazan 2024an. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/07/02 10:42

Laborarixen eta artisauen jakitateak eta ekoizpenak partekatzea balin bazüen helbürü, alkarezagütza süstatü nahi züen ere bai. Neskenegünean hüllantzen ahalko zide Ürrüstoiko arrabotülat 15etarik aitzina 14 salzaleen mozkinen ezagützeko. Bestalde animazione badate 17 :30 Pirtxilak dantza taldearen Lau sasuak ikusgarriarekilan,19 :00etan Dantzabalen kontzertüarekin eta 21:00etan leküko mozkinen aihariarekin. Azken honentako izena emaiteko andereen.uztak@gmail.com helbidilat idazten ahal düzüe.

Aurtenko berritarzüna izanen da atelier zonbaitetan parte hartzen ahalko düzüela arresti orotan : saski eraikitzea, meditazionea eta the txestatzea eta buztineko ontzien sortzea. Leküan berean züen izena emaiten ahalko düzüe.

Ez düda ordin neskenegün hontan üztailaren 4an arrestiko 15 :00etarik aitzina Ürrüstoiko arrabotülat hüllantzea !

Interesgarri izanen zaizu