(Ipar EH)

Atharratze eta Sohütan erakasle postüen galtzeko arrisküa bada

Frantzian 4.000 erakasle postü elkiko dira dagün sartzean eta 62 departamentüan. Xiberoan Atharratze eta Sohüta barne dira. Iparraldean berean 50 bat ikastegi honkirik lirate. Horren salatzeko martxoan manifestaldiak eginen dira.

Atharratze eta Sohütan erakasle postüen galtzeko arrisküa bada
Erakasle lanpostüen galtzearen salatzeko mpanifestaldia Pauen. FSU
Ximun Üthürralt
2026/03/13 14:09

49.3 bidez trenkatü den Frantziako aitzinkontüen arabera, ekonomiak egin behar dira, denetan. Gobernüaren erabakiaren arabera 4.000 erakasle elkiko dira frantzia heinean arren 62 departamentüan. 27 lanpostü kolegio ta lizeoetan eta 35 lehen heinean. (35 horietarik 23 postu finko ta beste 12 lanpostü ez beitira dispositiboen bidez diharrüztatüko). Atharratze eta Sohütako eskoletan besteak beste.

Lanpostü apaltze horiek gordinak dira, horrek erran nahi dü güne zonbaitetan ikasle gehiegi izanen direla arren erakasle postü haboro ta beraz apaltzeak beste eskola hanitxez gehiagotan. Horiek hola iparraldean berean 50 bat erakasle postü honkiak izan behar lirate.

Hortako astearteko manifestaldiaz gain besterik badate martxoan berean.

Interesgarri izanen zaizu