Imanol Espinazok "J'attends, Silencio, mesedez." antzerkia aurkeztüko dü.
Atharratzeko Artetxe kültüra güneak beste antzerki bat proposatzen dü. Ostirale hontan « J’attends, Silencio, Mesedez. » hitzik gabeko antzerkia proposatürik zaizüe. Imanol Espinazok, Imanolo Clown deitürik denak ere bai, haren antzerki berria erakutsiko dü. Aldi hontan, artistak gei filosofiko baten antzeztea erabaki dü, hortarako denboraren igaitearen geiaren üngürüan dü haren lan berria sortü. Hitzik gabe eta umorearekin ere bai artistak erakutsi nahi deikü mezüak iganarazten ahal direla. Nahiz eta gei seriosa den, erringarria eta pübliko zabal bati zabaltürik den antzerki bat proposatzen dü.
Hitzordüa emanik zaizüe Atharratzen, Artetxe günean 19 :00tan.
Hortaz xehetarzünak bildü dütügü antzerkilariarekin.