Atharratzeko libürütegiak üngürada bat hartü dü

Atharratzen den libürütegia herriko etxearen eskütan da, bena halerik ere berezitarzün bat badü lagüntzale talde batek beitü eramaiten

Atharratzeko libürütegiak üngürada bat hartü dü
Atharratzeko libürütegiko lagüntzaleak
Maider Arrossagaray Zügün
2026/05/04 08:57

2026urtea kargatürik da Atharratzeko libürütegiarentako, libürü güzien perestatzea nümerisatü beitüe

Haien irakurle nausiak dira haurrak eta gehitüak, artean ohartü dira adolezentzian diren haurrek gütiago irakurten direla

Libürütegiaren gazteer deskubriarazteko, alkar lan bat eramaiten düe atharratzeko kolegioarekin, helbürüa izatez freska handi baten egitea haien günearen aitzinean

Orai arte bezala libürütegia zabalik date asteazken arrestiriez bena bai eta ere astelehen eta neskenegün goizez

Interesgarri izanen zaizu