Atharratzeko posta bülegoa zerratzeko mehatxüan da

Frantziako estatüa, Laposte eta Herriko Etxeen Elkartearen (Association des Maires de France) arteko konbenioa arraberritzeko negoziaketan, Atharratzeko posta bülegoaren zerratzea aipatürik da.

Atharratzeko posta bülegoa zerratzeko mehatxüan da
Kevin Letout Atharratzeko aüzapeza Posta bülegoaren aitzinean. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/09/28 10:52

Hau dü agertü igaran astean Mediapart-en. Urte ürrentze hontan eküatü behar beita Postaren kudeantza adosten düan konbenioa. Arraberritzeko negoziaketetan Frantziako 441 posta bulego zerratü nahi lütüküe eta horietarik 3 Ipar Eüskal Herrian.

Atharratzeko bülegoa zerratü nahi züela aipatürik izan bazen maiatzan posta eta haütetsiekin egin bilküra batetan, Kevin Letout aüzapeza harritü da dagün urtetik goiti lizatekeala. Bidarrai eta Aldudeko auzapezek ere prentsaren bidez jakin düe.
Momentüko legez herriko etxeek veto bat badüe posta zerbütxüaren zerratzeko. Eta lege kanbiamenik ez baldin bada, hots botere hau begiatzen badüe erabili gei düe posta zabalik begiatzeko.
Atharratzeko kolejioa ere bai 2035arentako zerratzen ahalko dela aipatü beitü ikuskaritzak, Atharratzeko aüzapezari bere iritzia galtegin deiogü.

Ligi eta Montorin postako herriko langileen geroa segürtatürik da aldin dagün urtean. Ligik düan konbenioa dagün urtean ürrentzen da eta Montorikoa 2031an.

Interesgarri izanen zaizu