(Xiberoa)

Atharratzeko salaren hegatza berritürik izan da

Atharratzeko salaren lanaren lehen partea eginik izan da. Oranokoan lehen pusa egin da 1.5 miliu eurokoa hegatza, amiantaren desegitea eta bürdüñazko zurtajearen arraegiteko, bena ere pintratzea, isolazionea eta berotzeko sistema.

Atharratzeko salaren hegatza berritürik izan da
René Carrique eta Jean Marc Baranthol xiberoko poloko ordezkariak eta Maite Pitrau atharratzeko aüzapeza. XIBEROKO BOTZA
Beñat Larrory
2024/01/10 17:31

Orai bigerren pusa dagün martxotik goiti eginen da salaren emendio batekin 600 metra karratükoa. Atharratzeko eskü baloko alkarteak erabilten badü aste ondarrez, Atharratzeko kolegio, inganio güneak, yoga, dendari ala orano pelota alkarteak ere erabilten düe Atharratzeko sala.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu