Düala aste bat orano ez zen ihorere prest abiatzeko Atharratzen. Azken mementoa egüki düe Maite Pitrau auzapezak eta Kevin Le Tout opozizioneak beren zerrendaren agerarazteko.
Maite pitrau Atharratzeko auzapezak opozizione bat ükenen dü. Berriki jakinarazi züan arrapartitzen zela Maite Pitrau bigerren kargüaldi batentako nahiz eta üzten züala erran züan hatsarre batez.
Ez da bakotxa izanen harekin kuntseilüan zen Kevin Le Tout 33 urteko atharraztarra presentatüko beita zerrenda bürü. Düala 6 urte jadanik presentatü zen beste lista batetan eta haütetsi kargüa kausitü. Untsa igan bada sei urtez auzapezarekin , beste proposamen bat ekarri nahi düala atharraztarrer erran deikü Kevin Le Tout-ek.
(Le tout kevin, Fondevielle Maylis, Castan Michel, Arancet Lucie, Arhie Nicolas, Blanco Marie, Errecaret Marcel, Sagarciague Genviève, Hastoy Dominique, Errecaret Kattalin, Murillo Bernard, Claverie Pascale, Berouet Franck, Hamelin Charlotte, Arancet antton)