Igante arratsan igaran diren hauteskundeetan surprisa zonbait izan dira, eta beste zonbait gütiri esker boterean egon.
Herenegüneko herriko hauteskundeetan gure lürraldean 7 herritan baizik ez da lehiarik izan.
Eta hau handia izan da herri zonbaitetan : Berrogainen 3 bozkentako leheneko aüzapeza arra igaran beita. Ozazen eta Sarrikotan ere leheneko aüzapezaren zerrendak dira nausitü 4 bozka haboro ükeitez.
Kanbiamenak izanen dira Ezpeizen, Bildozen eta Atharratzen. Ezpeizen Arnaud Faurie nausitu beita 41 bozka habororekin. Bildoze Onize pean Herve Moustrou 62 bozka haboroekilan eta Atharratzen Kevin Letout 53 bozka haboroekilan. Eta Maulen igante hontan jakinen dügü nahiz hiru zerrendak beti lehian jarraikitzen beitüe. Zonbaiten lekükotarzünak bildü dütügü :
Herve Moustrou Bildozeko aüzapez berria :
Arnaud Faurie Ezpeizeko aüzapez berria :
Maite Pitrau Atharratzeko aüzapez ohia :
Kevin Letout Atharratzeko aüzapez berria :
Hau da Atharratzeko kontseilü berria. 11 pertsona Kevin Letout-en zerrendatik, eta 3 Maite Pitrau-en zerrendatik XIBEROKO BOTZA