Constance Dufort idazleak Astobelarra argitaletxean bere bigarren Mister Dinglen inkestak elki dütü. Aldi hontan bere pertsonjeek Atharratzeko bidea hartü düe.
Constance Dufort Olorueko idazleak aspaldian Astobelarrarekin lan egiten dü. « Les chemins d’Hermes » eta « Westerlies » gehitüentako serien ondotik, haurrentako « les enquêtes de Mister Dingle » libürüak agerazi dütü. « Les enquêtes de Mister Dingle. Panique en coulisses » haurrentako eleberri hontan Mister Dingle txakürrak eta Eugenia bere nausiak Charlie Chaplinen filma batetan parte hartzen düe Atahrratzen. Gaüan pelikülak desagertzen dira eta bi lagünak inkestatzen hasten dira horien atzamaiteko.
Constance Dufort-en sorkuntza berria Tandem liburutegian edireiten ahal düzüe edo astobelarrak egiten dütüan saluetan.