Atharratzetik Getxorat joanen den Euskarabentura abiatürik da

Asteazkenean, üztailaren 1ean, 130 gazte eüskaldün Atharratzen bildü dira espedizioaren hasteko.

Atharratzetik Getxorat joanen den Euskarabentura abiatürik da
Euskarabenturako gazteak Atharratzen. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/07/03 10:11

7 probintzietarik horra diren gazteak jüntatü dira, hilabete batez ebilteko eta eüskaraz aritzeko xedearekin. 31 etapa eginen dütüe, 783 kilometro orotara eta horietarik 483 oinez. Uztailaren 1tik, 31larat arte, gazteek eta lagüntzaileek Eüskal Herriko xoko ezbardinak deskubritüko dütüe, eta leküko alkarteak eta dinamikak ere bai. Güne berri zonbaitetatik iganen dira, aurten adibidez Lesakatik. Egün oroz, goizan ibiliko dira eta arrestiritan, alkarte eta kolektibo ezbardinen ezagütza eginen düe.

 

Interesgarri izanen zaizu