2006an sortürik libürü zonbaiten plazarazteko helbürüarekin, bide egin dü Astobelarra alkarteak. Idazleak lagüntzen, xüxentze eta merkatüetan saltzale lanetan ari dira lagüntzaleak.
Hebenko argitaletxea da Astobelarra, eta bidea egin dü sortü denetik. Kide haboxienak kanbiatü badira, hebenko idazle eta testu zonbaiten ezagütaraztea du helbürü. Horietarik zonbait elebidünean argitaratzen dütüe.
Irakurle, xüxentzaile, sailtzale edo ere idazle lanetan ari dira lagüntzaleak. Eta libürü argitarazteaz gain, mintzaldiak ere antolatzen dütüe noiztenka.
2025an 3 libürü argitaratü dütüe eta aurten jadanik 3 argitaratü dütüe. Ondoko hilabetetan beste 5 elki gei dütüe. Horietan hebenko emazteen lekükotarzünetan oinarritürik den lan bat, horrentako sos lagüngoa bat üken beitüe.
Manüskrito andana bat beitütüe momentüko haidürü, ondoko 3 urtetan ez dütüe gei hartü.
Merkatüetan agertzeaz gain, ondoko hilabetetan hen 20 urteak ere ospatü gei dütüe. Mintzaldi bat antolatzez besteak beste. Caroline Herrera alkarteko bürüarekin urteko bilan bat egin dügü.