(Xiberoa)

Aurten ere espartinaren bestak berritarzün bat ekarriko dü

Urte oroz bezala agorilaren 15an igaranen da, hiru espartintegiren presentziarekin. Üsü xiberoko zohardiarek alageratzen badü besta, aurtenko berezitarzün bat ekarten düe. Xiberoko aintzindarien itxürako ziganteak dantzaraziko eta ebilaraziko dütüe m

Aurten ere espartinaren bestak berritarzün bat ekarriko dü
Louis Labadot mauleko aüzapeza, mauleko espartina egileak, Milou Castan xiberoko zohardiako kidea. XIBEROKO BOTZA
Haitz Capot Thornary
2025/08/13 15:22

Pelota partidak ere izanen dira, eskü hüskan eta xisterra handian. Dantzariak ere izanen dira bai eta eüskal joküak ere. Leküko mozkinak ere erosten ahalko dira bai eta alkarte zonbaiten ostatüetan jan, hala nola, urte oroz horra den boliviaren aldeko alkartea.
Mauleko arima dela eta babestü behar dela dio herriko etxeak eta horrentako egiten dela besta hau. Agorrilaren 15 ean hitzordüa, egünaldi orotan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu