Axuri eta xahal gütigo saldü dütü aurten Axuria kooperatibak

Igaran ostiralean bildü dira urteko biltzar nausian bilanaren egiteko Ligin. Düala bi urte eremüa zabaldü bazüen departamentü osoala. Laborari zionea bena ere kabale salmenta txipitzen da azken urteetan.

Axuri eta xahal gütigo saldü dütü aurten Axuria kooperatibak
Battitta Baqué züzendaria eta Alain Laserre presidenta. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/10/05 10:41

Haragiaren merkatüa hanitx kanbiatzen da eta horrek arrenkürak sortzen dütü Sohütako Axuria kooperatiban.
Salmenta prezioak goratu baldin badira (%20-30 artean behikiarentako eta %10ekoa axurkiarentako urte batez) kabale geroago eta gütiago saltzen dütüe. Axurietan 2000 gütiago eta xahaletan, 4 urtez %30a galdü da aurten 700 saldü beitütüe.

Frantzia, Espainia eta Italiako merkatüan xahal meheak kario erosi beitira aurten, laborari hanitxek harat nahiago üken düe saldü lana txipiaraziz kooperatibari. Ohitarazteko honek hebenko supermerkatu, eta jatetxeak dütüe merkatü handiena. Prezioen goratzeak direla eta antolaketa mailan kanbiamen izan dira ere, externalizatü zütüen lan zonbait arra hen gain hartü dütïe hüllaneko banaketak bezala.

Urteko negozioa 10 miliu eurotara heltzen da aurten bena benefiziorik ez da elki eta lehentze ez dütüe sos gehigarririk partekatzen laborari eta langileen artean. 300 bat laborari dira eta zenbaki hau ere txipitzen ari da kobersione zonbaiten ondorio edo ere erretreta joite zonbaitengatik.

Aurten eki panelak ezarri dütüe eta dagün urteetako xedeetan, Axurkia Herriko haragia sormarkan sartü nahi düe. Bastimentüa handitü gei düe ere bai erreserba haboro begiatzeko ahalaren ükeiteko.
Battitta Baqué züzendaria eta Alain Laserre presidenta alkarrizketatü dütügü.
Battitta Baqué :

Interesgarri izanen zaizu