Leküko axuria, xahalkia eta behikia geroz eta haboro galteginik balin bada, Axuria koperatiban heltzen diren kabale kopürüa ez da emendatzen.
Azken urtean 50 000 axuri, 100 xahal eta 500 behi saldü dütü Axuria koperatibak 9.5 milioiko urteko negozioa egitez, hots igan urteko ber zenbakiak. Halere, junarazleak ohartzen dira laborari geroz eta gütigok beren kabaleak gizentazten dütüela. Alde batetik, aragi mehea gizentatürik dena bezain ontsa saltzen da denbora horietan, kostü apalagoa düalarik laborarientako. Bestalde tuberculosak azkarki Xiberoko behi saldoak honki dütü. Erran behar da azken urteetan Frantzia mailan kabale heina ere apaltzez doala : saldoen %2-3 desagertü da.
Hori bürü egiteko, Axuriako biltzar nausian partelianten informatzeko eta aholkatzeko indarrak eman gei dütüela iragarri düe. Bestalde, partelianten eremüa zabaltü züen düala hilabete zonbait Baxe-Nafarroari eta Biarnoari kabale beharrer ihardesteko. Geroztik 15 bat hazle berri jüntatü dira Axuriari.
Ürrentzeko, administrazio kontseilüan bi gazte sartü dira : Gillen Uthurry eta Elena Mainhaguiet. 32 langileekin aitzina jarraikiko dü Axuriak.