Bortüka eta ardi bixkarratzetik landa, axurkako sasua da laborarientako. Axurkako sasua ahal da urteko memento esbardinetan plantatzen bena hebenko laborari hanitxek azaro abentüan egiten düe.
Urteko memento inportantenetarik da Xiberoko laborarientako. Ondotik axuri zonbait begiatzen dütüe eta besteak kooperatiben bidez saltzen. Hiru kooperatiba dira Xiberoan : AXURIA, Caoso eta Amatik. Johane Etxebarne Ajiaren etxalteara hüilantü gira sasu hau nola bizitzen züan jakiteko