Gaüaldi hortan, Lukiek, Egar eta DJ Üzkülüz taldeekin gozatzen ahalko da besta
Xistera zaharra izeneko alkarteak, gaur 9 orenetan kontzertü gaüaldi bat antolatüko dü. Gaüaldi hortan, Lukiek, Egar eta DJ Üzkülüz taldeekin gozatzen ahalko da besta. Düala lau urte hasi ziren gaüaldi erresidentzia eta alkarbizitza güne horren sortzen. Lanak ere egin zütüen leküaren arraberritzeko, eta beharra düan jenteak erabil dezan kondizione hoberenetan. Azken kontzertüak antolatzen dütüe, Xibero bazter ororetako gazte horik urte ürrentzean ützüli beharko beitüe.