Xiberoko Bideak xedeak süa arrapiztü dü.
Bide horrek trebesatü behar dü Bildoze eta Ezpeize laborantxa lür elibat eta leheneko tren bidearen hartzez herritarrek pasealdi güne gisa baliatzen düena.
Ondorioz bi herri horietan talde bat muntatü da projektü horren kuntre.
Bena herritarretaz kanpo jente mobilizatzen da projektüari bürü egiteko ; horietan dira Marie Christine Lagrange eta Jean Louis Domecq
Haien helbürüa berra da, xiberoko bidearen projektüaren eküratzea eta bide berdeen süstengatzea Xiberoan.