Badum 48 müsika sortzeko aste ondarra

Badü orai 3 urte jadanik antolatürik dela hau. 48 orenez gei baten üngürüan kantore eta müsika baten sortzeko.

Badum 48 müsika sortzeko aste ondarra
Mikro baten edo telefonarekin, edozoin grabaketa mota honartürik da BADUM 48-an. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/03/11 09:42

Okzitandar, Bretaindar, eta Euskaldünak baldin baziren beste urteetan, aurten artista kreoler zabalik da ere.
Erran behar da komünikazionea hainbat hizkuntza txipitüetan egiten düela. Maia Iribarne Olhagarai kantariak dü geia emanen (Bloñ taldeko kantaria dena besteak beste…) eta berrikuntza bezala aurten Discord bat badate alkar lagüngoa emaiteko : norbaitek müsikalari bat behar baldin badü edo galto tekniko baldin badü, güne birtual bat badate, txat bezalako bat horrentako.

Izan bakarka ala taldean, izena emaiten ahal da aste ondar hontan (Martxoaren 13-14-15) iganen den horrentako webgune hontan. https://linktr.ee/badum48

Interesgarri izanen zaizu