Abentüaren 6an 20:30tan 50 bat kantarieko kür batek "Ederlezi" kantaldia presentatüko dü Atharratzen.
Mendiz mendi kürreko kantari zonbait botitü dira, Olorue, Baretous eta beste xiberotar kantari zonbaitekilan « Ederlezi » kantaldia proposatzeko. Elisabeth Soulas kür eramaileak züan proposamena helarazi Balkaneko eta Tzigano mündüko kantoreen kantatzeko. Müsikalariek lagüntürik 20 kantore emanen dütüe haien lehen emanaldian abentüaren 6an neskenegün arratsez Atharratzeko elizan. Leküak 15 eurotan dira eta jadanik züena hartzen ahal düzüe laasdechoeur.fr webgünean.
