Barkoxe eta Mendikota alkarrekin batü direnetik ez dira sekülan fase finaletara heltü. Aurten balentria ederra egiten düe.
Mendikota eta Barkoxeko taldeak düala üsü sailkapenean erditan edo azkenetan ürrentzen bazüen aurten sasu ederra egin düe : etxeko partidak oro irabaztez. Fase finaletara heltürik igante partida inportanta düe final 16garreneko joiteko partida beitüe Aveyron aldeko Cassagne Bégones taldearen etzean ariko dira kanpoan.
Aste ondar hontako partida gaitz date eta maiatzaren 24 an arrajiteko partidan jakinen da ea Federal 2an ariko direnez dagün urtean. Antton Petxi jokülaria alkarrizketatü dügü.
