Barkoxe Mendikotako jüntatzea federal 3ean baratüko da

25-20 Irabazirik ere, Barkoxe-Mendikota Xiberoko rügbi jüntatzea ez da federal 2eala joanen.

Barkoxe Mendikotako jüntatzea federal 3ean baratüko da
Igandeko dezepzionea Xiberoa jüntatzearentako
Beñat Larrory
2026/05/27 08:38

6 püntüz galdü züen 31-26 Aveyroneko Lévézou Ségala taldearen kontre. Etxen 25-20 erman düe partida , bena püntü baten gatik hortan eküatzen dira xiberotarrak. Dezepzionea azkarki sendi bazen, sasuaren bilan zinez baikorra egiten ahal da jakitez helbürüa zela federal 3ean leküaren segürtatzea.

Interesgarri izanen zaizu