Barkoxeko pastoralan bi süjet dirate

"Ürrats kolektiboak" izeneko üda hontako pastoralak kargüak eman dütü neskenegünean. Memento inportant bat pastoralaren zeremonian.

Barkoxeko pastoralan bi süjet dirate
Kattin Galant "Sühit" eta Xalbat Jaureguiberry "Petxi", Ürrats kolektiboak pastoraleko süjetak. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/02/19 11:50

Barkoxeko herriak kolektiboki idatzirik izan den istoria bat agerraraziko dü üda hontan. "Ürrats kolektiboak" pastoral hortan abertzale mündüko memento markagarri zonbait partekatürik dirate.

Aurten, iragan urtean bezala, berriz bi süjet badirateke : Amaiur eta Argi abertzaleak. Kargü horien eramaiteko Xalbat Jaureguiberry Petxi eta Kattin Galant Sühit dira haütatürik izan.

Üda hontan emanik izanen da pastorala üztailaren 27ean eta agorrilaren 2 eta 9ean Barkoxen.

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu