(Ipar EH)

Barne komünikazioaren hobetzea eta orekaren edireitea ikasi beharko dükie enpresetan

Barnekaldeko ekonomiaren aküilatzaile diren Aldatu, Indar eta Odace egitürek urte bat eterdiko lan bat bürütü düe astearte goizan Maule Agerrian. 12 enpresek 2 kabineten lagüngoa üken düe heien barne arrenkürer elkigia edireiteko.

Barne komünikazioaren hobetzea eta orekaren edireitea ikasi beharko dükie enpresetan
40 bat jente bildü dira Maule Agerrian. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/05/21 16:41

Barnekaldeko enpresen eta ekonomiaren lagüntzeko urte bat eterdiko lan baten bilana egin da astearte goiz hontan Mauleko Agerrian. Xiberoa, Baxe nafarroa eta Hazparneko lurraldeko ekonomia bultzazale diren Aldatu, Indar eta Odace egitürek eramanik, 12 enpresek lagüngoa üken düe 2 kabineten partetik.

Giza baliabideak eta alde soziala lantü dira. Hainbat bilküra, tailer ta inkesten ondotik arazo nagusi gisa aipatürik izan dira barne komunikazioa, ardüren argitzea, baita lanaz kanpoko bizitzaren kontütan hartzea. Langile, enpresabürü, egitüra ta diharrüztatzaileek, denek azpimarratü düe esperientziaren alde baikorra, baita dagün urtean horren arraberritzeko beharra.

André Larralde Baxe Nabarreko Indar egitüraren presidenta:

Mattin Etcheverry, Etcheverry Tresneriak enpresabürüa:

Interesgarri izanen zaizu