Basabürüan korrikaren alte kantore eta klip bat egin düe herritarrek

Martxoaren 19an 24.Korrika Atharratzetik abiatüko da eta kari hontarat Basabürüko herrietako alkarte, kantari eta herritarrak mobilizatü dira Alozeko pastoraleko alkarteak builtazi xedean.

Basabürüan korrikaren alte kantore eta klip bat egin düe herritarrek
Korrika basabürüan abiatzen kantorearen klipa. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/03/10 10:38

Kantore ofiziala Pello Reparazek agerarazi dü düala hilabete zonbait orai. Haatik, ikustez Xiberotik partitzen zela eta herritaren inplikatzeko xede baten eraikitzeko nahiarekin, Alozeko pastoral alkarteak kantore baten xedea joanarazi dü. Hartakoz herritarrak diren Anna Iraola eta Niko Etxart inplikatü dütüe hitz eta ahaideen sorkuntzarentako, Oihan eta Elsa Oliarjek aldiz müsika eta bideoklipa lantü düelarik .

Bideoklip bat egin da arren Korrika igaiten ez den Basabürüko herritarrekin, oroen parte hartzearen agerarazteko. Bideo klipa orai danik ikusgei da youtube plataforman.

Interesgarri izanen zaizu