Üztaila ürrentzilat arte 10 bat artista desberdinen sorkuntzak ikusgei dira Atharratzeko Etxahun gelan.
Zurrezko hatüak edo gaüzak, zaküak, eskültürak, zermika mota desberdinak, argazkiak, edergailüak eta margolanak erakatsirik dira Etxahun gelan.
Basabürüko 10 artista jüntatü dira Zart-minak erakuska horren antolatzeko. Helbürüa bakotxaren sorkuntzak erakastea zen. Hüllantzen ahal da astehartetik neskeegüniat arresti güziz 15:00etarik 19:00etara eta astelehen goizez merkatü denboran.