Basabürüko ikastolan ikasle kopürüa egonkor da

35 ikaslekin eta langile berri batekin igaran düe sartzea Alozeko ikastolan. Nahiz eta sortze geroz eta gütigo izan Basabürüan, momentüko ez da ondoriorik ikastolarentako.

Basabürüko ikastolan ikasle kopürüa egonkor da
Basabürüko ikastolako ikasleak. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/09/03 10:48

Basabürüko ikastolan sartzea ümor honean igaran da. Erran behar da arramaitzan 2 ikasleek kolegioko bidea hartü balin bazüen, aurten 4 haur ama eskolan sartü direla. Halere nahiz eta ikasle kopürüa mantentzen den, geroko inkiet agertzen dira Basabürüko ikastolakoak. Orroetan bezala sortze geroz eta gütigo dira, 2023an adibidez 6 haur baizik ez ziren sortü basabürüan.

Bestalde, urteko xedeetan andereñoek harremanak indartü nahi dütüe Otsagabiako eskolako haurrekin gütün trükatze batekilan eta kanpoko kültüren ezagütza egin gei düe bidajatü düen jente zonbaiten lekükotarzünen bidez.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu