Lürralde kolektibitatearen indartzeko xedez Batera plataforma herrikoia arrapiztü da aurten. 2017an sortü den Eüskal Hirigüne Elkargoaren ahülezietaz ohartürik beste ürrats baten emaiteko xedearen beharra sendi da. Hitzordüa azaroaren 22an Baionan.
Lürralde kolektibitatearen indartzeko xedez Batera plataforma herrikoia arrapiztü da aurten. 2017an Eüskal Hirigüne Elkargoa sortürik, eta bere ahülezietaz ohartürik beste ürrats baten emaiteko xedearen beharra sendi da. Hortako hatsarrean galteginik zen 'estatus berezi'ko lürralde kolektibitate batetara igaiteko aldarrikapena hedatzen düe hortan parte hartzen düen herritarrek, izan esküin erdi ala eskerrekoek.
Audela üda hontan frantzian eginik izan den IFOP izeneko inkestak erakusten dü Frantzian orokorrean gehiengoak nahi düala erabaki gero eta haboro herritarretarik hüilan hartürik izatea. Iparraldean berean herritarren %62a lürralde kolektibitate baten alte agertzen da eta horietarik %34 oso alte.
Hori dela eta azaroaren 22an Baterak Baionan goizaldi bat antolatüko dü instituzioaz gogozkatzeko.