Batera plataforma, arrapiztü da

Oraiko Eüskal Hirigüne Alkargoa egitüra juridikoaren mügak ikustez, Lyon Metropoloa bezalako egitüraketa bat sortü nahi lüküe Ipar Eüskal Herriarentako.

Batera plataforma, arrapiztü da
Batera plataforma-ko Frantxoa Camus eta Francis Poineau. XIBEROKO BOTZA
Erredakzioa
2025/05/09 10:48

Ipar Eüskal Herriko alkarte eta sindikatak biltzen zütüan plataforma zen Batera. 2000. hamarkadan, 4 aldarrikapen nausi bazütüan : eüskararen ofizialtarzüna, eüskal unibertsitate bat, eüskal departamentü bat, eta Eüskal Herriko laborantxa kanbera ofizial bat.

Helbürü zonbait kausitü badira, beste zonbaitetan orano lana bada : departamentüaren partez, Eüskal Hirigune alkargoa sortürik izan da. Horri esker, Frantzian Ipar Eüskal Herria egitüra jüridiko bat bezala lehentze ezagütürik izan da. Laborantxa kanbera ofizialik ez bada ere, Euskal Herriko Laborantza Ganbara alkarteak dü lan hau eramaiten Ainizen, 2005etik harat. Egünko egitüra juridikoaren mügak ikustez, Baterak, Lyon Metropoloa bezalako egitüra bat sortü nahi lüke Ipar Eüskal Herriarentako, Eüskal Herriko Alkargoak Departamentü Kontseilüaren botereak bil ditüan.

Maiatzaren 2an, 8ak 30tan Iratiko gelan Mauleko zerbütxügünean bilküra pübliko bat badate. Maiatzaren 10ean Ezpeletan izanen delarik Batera-ren sortze ofiziala.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu