(Ipar EH)

Baxoan matematikak eüskaraz? EZ!

Bordaleko Akademiak deliberatü dü aurten matematikak ez ziratekeala eüskaraz igaraiten ahalko, 2019a arte posible zelarik. Hortaz galtozkatü dütügü Seaskako Etxepare lizeoko 2 ikasle, Seaskako ko-lehendakari den Erik Etxart eta Peio Dufau depütatüa.

Baxoan matematikak eüskaraz? EZ!
Erik Etxart Seaskako ko-lehendakaria ta beste Baionako errektoretzan. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/04/16 10:09

Seaskak harridüraz hartü dü Bordaleko akademiaren deliberoa; hots ikasleek matematikako azterketak ez dütüela eüskaraz pasatzen ahalko. Jakitez  2012tik 2019 arte matematikako baxoko azterketak euskaraz gaintitü zütüela ikasleek.

Orhitaraz dezagün 3 ardatz bazirela, matematikako azterketak eta ahozko handia eüskaraz igaraitea, baita baxoaren geroari so Akademiaren gogozka taldean parte hartzea. Oranokoan matematikentako baizik ez düe arrapostü ezkorra üken. Dena den ikasle zonbaitek halere matematikako azterketa eüskaraz eginen züela erran düe, hots desobedientzia.

Haizpea Claverie ikaslea:

Maika Pessans-Iriart ikaslea:

Seaskakoek deliberoa Peio Dufau-en bidez baizik ez düe jakin eta ez akademiak abisatürik.

Peio Dufau depütatüa:

Seaskakoek xehetarzün haboro egükitzen dütüe jakiteko nola ihardoki.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu