Ekialdeko studioa sortü dü Barttolo Decung Montoriexa. Honekilan bere lehen joküa argitaratü dü eta Durangoko azokan aurkeztü.
Lehentze da eüskaraz baizik jokü bat proposatürik dela, eta honen sorzalea xiberotarra dügü!
Eüskaraz diren beste bideo jokü zonbait baldin badira, edo ützülirik izan dira, edo beste hizkuntzentako ere pentsatürik izan dira. Hontan lehentze euskaldünak baizik ez dira txostakatzen ahal.
Düala 3 urte hasi zen xede honekilan, 2D-an den jokü bat da eta hurra ments den mündü bat dü proposatzen. Bideo joküa Bullet Hell-ean sailkatürik da.
Eseiatzen ahal da demo baten bidez edo ere steam plataforman deskargatzen ahal da.