Behien tuberkulosi eritarzünak eta laborariekin plantan jarri diren protokoloek aitzina jarraikitzen düen artean behi hanitx deusentako hiltzen dira, lehen azterketetan positibo elkitzen badira, hil ondotik negatibo.
Asteazkenean Jean-Marie Girier prefeta eragile ezbardinekin juntatüko da laborantxako hainbat arrenküren aipatzeko, izan hur mentsa, otso ala behien tuberkulosia. Azken hilabeteetan hainbat behi eho beitira tuberkulosa züelakoan eta beste zonbaiter bortülat igaitea debekatü.
Prefetak beste hedabide batetan xiberoko 26 etxalte honkirik zirela erran badü xiberoko hainbat laborariek uste düe ez dela hainbeste hedatürik. Justoki « collectif tuberculose du 64 » taldekoek dagün asteetan juntatü gei düe eta zenbaki zehatzak bildüko dütüe.
Artean kolektibokoek salatzen düe lehen azterketan positibo elki diren behi hanitx ehoarazi direla deusentako, ehogiako azterketetan ez beitziren tuberkulosak honkirik agertzen, bena hori behiak hil ondotik.
Dagün asteetan zonbaki zehatzak ükenen dütügü, jakiteko zonbat honkirirk izan diren zonbat positibo ala negatibo elki diren, eta beste.