Bekat'uros LGBTQIA+-en alde antolatzen den egünaldiak indar handia bildü dü azken urte horietan Atharratzen. Aurten berriz programa aberats batekin agertzen dira antolazaleak, eta dinamika horren begiatzeko mengoarekin.
Apirilaren 11ean iganen da egünaldi nausia merkatü batekin goizean eta ondotik ebilaldiarekin hasirik, Atharratzeko karrikaren üngürüa eginen düana. Aurten Altxaliliko artistak ez badira hor izanen , beste artista hanitx izanen dira. Ibawa Posidonia ozeanika, Zetkin ,aizemin Aymars , Kalume txarranga, eta DJ estelle. Aurtenko berrikuntza izanen da libürü baten ageraztea, beren nortarzüna ezin bizitüz joan direnen jakilegoak biltzen dütüana. Laugerren edizionea da aurtenkoa. Goizan merkatüa eta bingo bazkaria proposatüko dira.