3. edizionea date aurtenkoa, helbürü gisa, libertate güne segür baten proposatzea barnekaldean
Prefosta eta Altxalili alkartekoek berriz ere plantatzen düe Bekat uros izeneko LGBTQI+ süstengü egünaldia apirilaren 12an. Egünaldi horren helbürüa da libertate güne segür baten proposatzea barnekaldean
3. edizionea date aurtenkoa eta aitzin beste hitzordü zonbait proposatzen dütüe Xiberoko beste alkarte zonbaitekilan alkarlanean. Jakin orano lagüntzaleak txerkatzen dütüela, haien sare sozialetara hüilant düdarik gabe!