(Xiberoa)

Beñat Etchegoyhen Iruriko aüzapez berria

Beñat Etchegoyhen Xaho da Iruriko aüzapez berria. Beren zerrendan ez züenez ihork ere aüzapez izan nahi, eta ez zenez beste zerrendarik, bozken ondoko lehen kontseilüan deliberatü düe bere haütatzea. 2001az geroz kontseilüan zen jadanik.

Beñat Etchegoyhen Iruriko aüzapez berria
Beñat Etchegoyhen, Iruriko aüzapeza. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/04/02 19:04

Beñat Etchegoyhen Xaho da Iruriko aüzapez berria.

Beren zerrendan ez züenez ihork ere aüzapez izan nahi, eta ez zenez beste zerrendarik, bozken ondoko lehen kontseilüan deliberatü düe bere haütatzea. 2001az geroz kontseilüan zen jadanik, kontseilüan ziren beste hiruak doi doia 2 urte lehen sartü zirelarik, hots beste haütetsi elibatek leküa hüstü ondotik.

Horiek hola lehen axüanta Maider Larrory date, 2.a Pierre Force eta hura da alkargoko ordezkaria, 3. axuanta Mailiz Uthurri eta bideetaz axolatüko den sailbürüa Beñat Irigoyen date.

Orhitaz dezagün 11 haütetsi direla Irurin eta horietarik 7 lehentze.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu