Astebürüan Gales herriko Snowdoniako 163 kilometro eta 9.200 gora beherako lasterkaldia, 22 orenez petik bürütü dü, aitzineko marka 2 orenez jatez. Alta baldintza gaitzak ükan dütü, mezperan elürra, eta ondotik ebia eta hotza.
Beñat Marmissollek bere biziko lasterkaldi gaitzena eta teknikoena irabazi dü asteburu hontan Gales herrian. 163 kilometro eta 9.200 metroko gorabehera zütüen Snowdoniako Ultra trail delakoak. Audela han ere mezperan elürra üken düe, baita ebi eta hotza.
Dagün lasterkaldia Aran ibarrekoa düke, üztailaren 4ean, hor ere 165 kilometrokoa.