Düala 40 urte bereganatü zütüan 3 etxalteetan berritze obrak egin nahi dütü Lurzaindiak, laborantxa lürren babesteko organismoak. Etxalte horik Urketan, Aiharben eta Arüen dira.
Laborantxa lürrak babesteko xedea düan Lurzaindia organismoa düala güti fundazione bat bilakatü da. Horrek emaitzen errezebitzeko eta lürren erosteko ahala handitü deitzo.
Düala 40 urte sortü zen GFA izenarekin eta denbora haientan erosi zütüan lurrak eta etxalteak arraberritü nahi lütüke.
3 xede desberdin badira eta horietan biga Xiberoan : bata Ainharben Kako etxalteko lan bastimentüa erosi nahi beita eta bestea Arüen ardi hazkuntzan ari den laborari eta arbolgintzan hasiko den bikote baten lagüntzeko.