38 haur eta laau sartze berri Basabürüko ikastolarentako. Astearte huntan sartzea egin da beste eskoletan bezala, eta botzik agertü dira ikustez haurzionea hein batetan etxekitzen zela hirugerren urtekoz.
Ekipa berri bat horra da Arantxa Camus-Etxekopar eta Joana Arantzeten süstengüz, Kattin Galan frantses erakaslea eta Pette Ligetx haurzain berriek beren lehen sartzea egin beitie ere.
Otsagabiko ikastolekin den biazkatzea eta lotzea indartü nahi da berriz aurten eta kanpoko eskola ere, pedagogia berrier esker oihanean edo kanpoan joanen beitira ikasleak üsüxea.