2001etik hartü züan bere aitak eraman züan kargüa. Azken agintaldia berezia izan da Covid-arekin gaitz izan beita kontseilüan dinamika baten sortzeko Bernard Lougarot-en arabera.
Bernard Lougarot-ren 4. Mandata izan da azken hau. Hontan ekipa arraberritü bat üken züan. Mandatüan saski baluko gelaren arraberritzea izan da lan lodiena. Horren ondoan den herriko gela ere bai arraberriturik izan da bai eta haurrentako joküak. 500 bizizale beno gütiago dü Gotaine-Irabarneko herriak.
Berriz aurkeztü gei du ondoko hauteskundeetan, bere zerrendan izen berri zonbait agertzen düan . Azken agintaldietan ari ziren historiko zonbaitek üztekotan beitira.