(Xiberoa)

Bero handiarekin iragan da aurtenko Tulalaika

1.700 bat sartze egin dütüe xiberoko ikastolen eta MEEK kolegioaren alteko bestan. Pagolako arrabotüaren zolaren arraberritzeak kanbioak ekarri dütü eremüaren antolaketa aldetik. Hola goizan pilota partida eta dantza ikusgarriak izan dira plazan.

Bero handiarekin iragan da aurtenko Tulalaika
Tulalaika bestan. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/05/26 17:26

Igantean Pagolan eremüaren antolatzeko manera berri batekin egin da aurtenko Tulalaika. Egitarauan ere kanbio elibat ekarri dütü horrek. Bero handiak ere markatü dü aurtenko eüskararen aldeko besta.

Urte oroz bezala xüxenezko emankizüna eskeini dügü Tulalaikatik, kümit ezberdin hanitxekin, bai Xiberoko Ikastolak, MEEK, Seaska, Baxoa Euskaraz eta beste hainbat aipageien barnatzeko. Behatzeko parada heben:

Xüxenezkoaren bigerren partea:

Interesgarri izanen zaizu