Beroteak lüzatzen ari dira eta idortea azkartzen

Xiberoan prefektürak üztailaren 6tik krisa heinean sailkatü dü Ühaitza. Errobi eta Urdazurin aldiz alerta handian dira.

Beroteak lüzatzen ari dira eta idortea azkartzen
Allande Erreçarret, hur ingeniera. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/07/21 16:11

Idorteak eta hurraren apürtzeak ondorio gogorrak ükenen dütü bai laborantxan, biodibertsitatean bena ere gure hur edangarrian. Momentüko hurreztatzean kasü emaitea aholkatzen bada, ez da mesürarik hartürik izan Xiberoarentako.

Ondoko asteetan baliteke hurreztatzearen debekatzea 8 :00 eta 20 :00ak artean, autoen sahatzea eta pizinen betatzearen debekatzea.

Interesgarri izanen zaizu