Aquatraining egiten ahal da astearte egüerdiez Mauleko igeriskagian. Hori da aurtenko aktibitate berria. Honetaz eta bere bertüteetaz xehetarzün eman deikü Eztitxu Vivenco Euskal Hirigune Alkargoako igeriskagien ardüradünak.
Mauleko igeriskagian izen emaiteen aisatzeko webgünearen bidez egiten ahal da bai igeriskagia baita igeriskagiako kurtso edo aktibitate ezbardinentako.
Justoki "Aquatraining" da aurtenko sail berria; honek üztartzen dütüalarik aktibitate ezbardinak halanola hurraren barnean ala kanpoan egiten diren ariketa ezbardinak, beti müsikaz lagüntürik.
Mauleko igeriskagia ürrietaren 17a arte zabalik date.