(Ipar EH)

Berritarzünak Lartzabaleko MEEK kolegioko sartzean

Züzendari berria ükeiteaz gain, berotzeko sistema, arra berritze lan elibat baita sakelako telefonoen xarta aipatü dütügü Ramuntxo Christy alkartebürü berriarekin. Azken urteetan Seaskan ez ziren ikasle zonbait MEEKera jiten direla ere ikusiko dügü.

Berritarzünak Lartzabaleko MEEK kolegioko sartzean
Ramuntxo Christy MEEK-eko alkartebürü berria. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/09/10 10:31

Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko 245 ikasleek beren sartzea egin düe. Lehen egünean 6.ekoak baizik ez baziren, geroztik beste ikasleak ere hasi dira.

Berritarzünen aldetik züzendaria berria dükie, Elorri Faltxa ikasle ohiak Celine Toureuil barkoxtararen segida hartzen beitü. Bestalde berotzeko orai arte gas sistema bazüen, egürrarekin berotzeko manera plantan jarten ari dira. Aurten lizeoetan sakelako telefonen baztertzeko lege bat plantan eman bada, iragan urteaz geroz MEEKeko kolegioan ere sakelakoaren üngürüko xarta bat lantü düe. Horri esker etxekoak hortan bermatzen ahalko dirate haurrer arrapostü emaiteko eta agian telefonen erabilpenaren mügatzeko. Azken urteetan ikastolan ez ziren hainbat ikasle MEEKera jiten direla ere ikusiko dügü, baita intelegatzen ixeatüko ere bai.

Interesgarri izanen zaizu