Ostiraletik iganteala igaranen da Mendi Tinietako Lasterka. 62 parte harzale baizik ez dirate eta ebilbidean kanbio badate iganteko sütut, hola Iruri ta Maidalena arteko lasterkaldia hirutan eginen düe. Bestalde dagün urtean Iratilat arra joanen da.
Ostiraletik iganteala igaranen den 69. Mendi Tinietako Lasterkan 62 parte harzale baizik ez date üsatüan 90 bat direlarik. Sos arrenkürek gainbehera handiak ekarri dütü oto lehiaka haboroxienetan.
Bestalde lagüngoa teknikoen güneen arrenkürengatik iganteko ebilbidean badate kanbio halanola Iruri ta Maidalena arteko ebilbidea hirutan eginen düen; jakitez lehen bi aldien ondotik xüxenka Satxagako lasterkaldia egin beharko dükiela bekanika lagüngoarik gabe.