Berritza Xiberoko kültür alkarteak urte lodia üken dü

Urte oroz bezala Berritza izeneko alkarteak projektü ezbardinak proposatzen dütü, aurtenko bi nausiak ziren Kantalots taldearen AHO BATEZ kontzertüa eta Maxka'roa dantza ikusgarria.

Berritza Xiberoko kültür alkarteak urte lodia üken dü
Maxka'roa ikusgarriko dantzariak. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2025/11/20 11:45

Azaro hontan bi projektü horien azken emanaldiak dirate, AHO BATEZ kontzertüa emanik beitate azaroaren 21an 20h30etan Mendikotako elizan. Eta Maxka'roa dantza ikusgarria emanik beitate azken aldi batez azaroaren 29 (20h30etan) eta azaroaren 30an (17h etan) Donapaleüko zinemaian.

Jakin ezazüe AHO batez ikusgarriarentako ez direla leküak aitzinetik hartü behar bena aldiz Maxka'roako leküak salgei dira xirikotan maulen, Donapaleüko zinemaian eta hello asson.

Ikusgarri horien emanaldiak berezi eta emzionez beterik dirate, istoria eder baten ürrentzea beitate .

Interesgarri izanen zaizu