(Xiberoa)

Berrogaine-Larüntzen oposizione berri bat

Berrogain Bihar izenarekin 11 haütageiekilako zerrenda bat aurkezten da oposizionean. Aüzapeza eüskal alkargoaren kontre izanki Berrogaine-Larüntze herri bakotxa da sos bihirik ez düana alkargotik bildü. Zerrendaren xedeak eta ikuspüntüak entzüngei.

Berrogaine-Larüntzen oposizione berri bat
Berrogaine bihar zerrendakoak. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/03/04 17:36

Berrogaine-Larüntzen ere 2 zerrenda badirate herriko bozetan. Bi kargüaldiz Thierry Perrot auzapezarekin egon ondoan kontseilüko zonbait oposizioan presentau dira. 2008-az geroz mera dena eüskal alkargoaren kontre denez ez da bilküretara joaiten eta hura 'boikotatzen' dü. Hori dela eta xiberoko herri bakotxa da sos bihirik üken ez düana alkargotik.

Hori dela eta 11 herritarrekilako zerrenda bat plantan jarri düe Lea Etxart delarik zerrendabürü. Orhitaz dezagün Berrogaine-Larüntzen 160 herritar badirela, baita LARPS edo Bista Eder eskola baita San Frantses kolegioa ere bai.

Interesgarri izanen zaizu