Bertso barrikadak badirate Etxebarren igantean

Badü jadanik abantxü 10 urte Elgebarrena alkarteak Bertso barrikadak antolatzen dütüala abentü hatsarrean Basabürüko bi herrietan.

Bertso barrikadak badirate Etxebarren igantean
Xan Alkhat, Elgebarrena alkarteko kidea eta bertso barrikaden antolazale bata. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/12/12 10:05

Elgebarrena alkarteak urte oroz bezala Bertso barrikadak antolatzen dütü Lexantzü eta Etxebarren. Helbürüa beti berra da : koblakaren üsantxa hedatü herria biziaraztez. Aldi hontan hüllantüko diren bi bertsolariak eüskal herrian gainti ezagünik dütügü : Nahia Etxeberri Lopepe eta Maddalen Arzallus Antia.
Hitzordüa 10:30 Lexantzüko arrabotüan ondotik Ezpeldoi eta Etxebarreat joaiteko. Ondotik izanen den bertso bazkariko izena eman behar da mezü bat igortez 06 78 80 78 24 telefono zenbakilat.

Interesgarri izanen zaizu