Urte oroz bezala xiberoko besta handienak antolatürik dirate Maulen. Mauleko gazteak karraskan lanean ari dira Ostegünetik igantealat programazione aberats baten proposatzeko.
Kontzertü, apaidü, jokü eta sekuritatearen artean Xiberoko herri nausiaren gazteek badüe zer egin. Aurtenko talde nausiak Itziaren Semeak et Punttu Kakotx dirate. Horrez gain azken urte horietan kanbiamen zonbait badira komitean, euskal giroak gero eta lekü handiago bat beitü!