Beste libürü bat elki dü Astobelarra argitaletxeak

Astobelarra argitaletxeak, Constance Dufort idazleran obra elki berri dü

Beste libürü bat elki dü Astobelarra argitaletxeak
Constance Dufort "So Long Alice" libürüaren idazlea da. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/08/21 15:56

Azken urte horietan, Constance Dufort-ek libürü hanitx idatzi dütü. Aldi hontan düala 10 urte idatzi züan libürü bat dü osoki arra lantü. “Alice au pays des merveilles” eleberriaren ahaide bat baldin badü, oraikoan errealitateala ekarririk da osoki. Bestalde, nahiz eta idazle oso emankorra izan eta arrakasta ejerra üken, ez da hortaz bizitzen ahal.

Horiek hola, "So Long Alice" libürüa hebenko libürü saltegietan edota Astobelarra argitaletxearen webgünean edireiten ahal dükezüe.

Xehetarzün haboroen biltzeko, Constance Dufort idazlearen gana joan gira.

Interesgarri izanen zaizu